Abenduaren 27an eta 29an saskibaloi saio irekiak egingo dira Karela Kiroldegian. Zarauzko Saskibaloi Taldeak (Zast) antolatu ditu bi entrenamenduak, eta LH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta daude.
Antolatzaileek azaldu dutenez, doakoak dira bi zitak, eta taldeak mugatu egingo dituzte. Horrez gain, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango dela azpimarratu dute.
Bi egunetan ordutegia bera izango da:
. LH3-LH4: 9:30-10:45
. LH5-LH6: 11:00-12:20
Harremanetarako: 622134907