Herribil ikuskizuna bertan behera geratu da

Iñigo Gaiton

Harribil Dantza Taldeak ohartarazi duenez, bertan behera laga dute urtero egiten den ikuskizuna. "Intzidentziaren gorakadak Herribileko partaideak atzera bota ditu", azaldu dute.

Izurritea gaiztotu izanaren ondorioz, Harribil Dantza Taldeak bertan behera laga du Herribil ikuskizuna. Abenduaren 23an egin behar zuten, baina azaldu dutenez, "herritar guztion osasuna lehenetsiz", ez egitea erabaki dute.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide