Pasa den asteburuan, Amurrion (Araba) jokatu da Euskadiko Kross Txapelketa. Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideak han izan dira, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Izan ere, txapela bana irabazita itzuli ziren etxera lasterketatik Martin Iriondo eta Xabat Elortza. Atletismo taldeak azpimarra egin dio Ibai Makazagak lortutako 11. postuari ere.
Bestalde, pista estaliko denboraldiko lehen lasterketak egin zituzten Donostiako Belodromoan asteburuan, eta taldeko beste zenbait lasterkari han izan ziren. Jokin Bellidok "marka bikaina" lortu zuen 800 metrotan, 1:56 eginez. Sunahi Huegunek 1.000 metroko proban 2:49 egin zuen, June Rodriguezek 3:56. Ibai Agirrezabalek eta Lucia Paradak 300 metroko lasterketan parte hartu zuten, hurrenez hurrenz, 38'61 eta 46'94 denborak lortuz.