Zortzi traineruk osatuko dute Euskotren liga 2023. urtetik aurrera

Mireia Galarza Bastida 2021ko abe. 12a, 11:28

Traineru Kluben Elkarteak hartu zuen erabakia atzo bertan egin zuten batzarrean. Orain arteko lau taldeak gipuzkoarrak izan dira, tartean Orioko emakumeen taldea. 

Orain arte lau ontzik osatzen zuten Euskotren liga, baina 2023. urtetik aurrera zortzi traineru izango dira guztira. 

Traineru Kluben Elkarteak hartu zuen erabakia atzo bertan egin zuten batzarrean. TKEko bazkideek onartutako erabakiarekin, beraz, bikoiztu egingo da liga horretan parte hartzen duten traineruen kopurua.

Adierazi dutenez, gainera, lehen hiru denboraldietan gutxienez Galiziako bi traineru lehiatuko dira.  Orain arteko lau taldeak gipuzkoarrak izan dira, tartean Orioko emakumeen taldea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide