Gipuzkoako banakako partidak izango dira gaur arratsaldean

Aritz Mutiozabal

Partida bikoitza izango da gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Orioko udal pilotalekuan. Bertan, Orio Pilota Elkarteko bi pilotarik izango dituzte partidak.

Nagusien banakako Gipuzkoako txapelketan ligaxka fasea igarota, final-zortzirenak jokatuko dituzte Aranburuk eta Orbegozok dagozkien mailetan. Aranburuk Lapke taldeko Olanoren aurka neurtuko ditu indarrak etxean; Orbegozok, aldiz, Azkoitian jokatuko du Alex Juaristiren aurka.

Orioko bigarren norgehiagoka alebin mailakoa izango da: Goikoetxeak Gure Txeruko Garrastazu getariarraren aurka ariko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide