Hamargarrenez antolatu du Zaragueta Herri Eskolak euskarazko liburuen truke azoka. Gaur, astelehena, jasoko dituzte liburuak, 16:00etatik 16:45era eskola kanpoan, eta ondoren, 17:15etik 18:15era, plazan.
Emandako liburu bakoitzeko txartel bat jasoko du herritarrak, eta horien truke liburu bat eskuratzeko aukera izango du ostiralean. Izan ere, Euskararen Eguna ospatzen da abenduaren 3an.