Mikel Rekarteri adjudikatu zaio Zaharren Babeslekuaren kudeaketa

Iñigo Gaiton

Udal ordezkariek aho batez onartu dute udaleko kontratazio mahaiak egindako proposamena. Rekarteren proposamenak 36,75 puntu lortu ditu.

Oraintxe bukatu da Orioko udal ordezkariek egin duten ezohiko udalbatzarra. Zaharren Babeslekuaren adjudikazioa onartzeko egin dute bilkura.

Idazkariak azaldu duenez, Mikel Rekarteren proposamenak 36,75 puntu lortu ditu guztira (proposamen teknikoa eta ekonomikoa batuta), eta Saioa Etxeberriak eta Isabel Lizasok egindakoak 31,89.

Puntuazio horiek kontuan izanik, udaleko kontratazio mahaiak Zaharren Babeslekuaren kudeaketa Mikel Rekarteri adjudikatzeko proposamena egin du, eta gaurko ezohiko bilkuran, udal orezkariek aho batez eman diote onarpena proposamenari, aldeko 13 botorekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide