Luis Cisneros oriotarraren obra batzuk ikusgai jarri dituzte Roquetas de Mar (Andaluzia, Espainia) hirian antolatu duten erakusketa kolektibo batean. Eskultura eta pintura dira artistak lantzen dituen diziplinak, eta azken erakusketan, haren margolanak daude ikusgai.
Berarekin batera, Herubén, Rafael Ros, Emilio Martinez eta Antonio Serranoren artelanak ere bildu dituzte. Hilaren hasieran inauguratu zuten erakusketa, eta urtarrilaren 15era bitartean egongo da ikusgai.