Santa Zeziliako kontzertua emango du Danbolin Musika Eskolak hilaren 18an

Iñigo Gaiton

Herriko Plazan joko dute kontzertua musikariek, 18:30etatik aurrera. 

Santa Zezilia eguna izango da azaroaren 22a, eta ospakizun modura, Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute datorren ostegunean. Herriko Plazan izango da emanaldia, 18:30etik aurrera. Bandak, trikitilariek, dantzariek eta soken taldeak parte hartuko dute ikuskizunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide