Herri kirolak eta jaia nagusi Ortzaikako sanmartinetan

Maria Maya Manterola

Asteburuan jarraitu dute San Martin jaietako ospakizunek Ortzaikan. Atzoko erromeriaren eta afariaren ondotik, herri kirolei egin diete tartea gaur. Auzoko gazteen desafioa izan dute goizean, eta jarraian, pentatloia jokatu dute Iñaki Errazkinek eta Aritz Irazabalek; estua izan da lehia, eta Irazabalek amaitu ditu lanak azkarrago. Gaurkoa izan da Ortzaikako sanmartinen azken festa eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide