Iosu Garaik bisita gidatua egingo du bihar bere erakusketan

Iñigo Gaiton

Zaindu: inpresionismoari keinu bat erakusketa dauka jarrita argazkilariak Orioko Kultur Etxean. 

Kultur Etxean ikusgai dago joan den astelehenetik Iosu Garai argazkilariaren erakusketa: Zaindu: inpresionismoari keinu bat. Margolanak diruditen argazkiak jarri ditu ikusgai artistak, eraikineko areto nagusian. Bihar, 18:00tatik aurrera, Gariak bisita gidatua egingo du erakusketan, bisitariei haren obren inguruko azalpenak emateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide