Orio Pilota Elkarteko pilotariak gomazko paletako Gipuzkoako hirugarren mailako Pilota Txapelketaren final erdietara iritsi dira, eta hain zuzen ere, ostiralean jokatuko dute joaneko partida etxean. Iker Lizaso eta Iban Aldalur palistek Astigarrako Mundarro klubeko pilotariak izango dituzte aurkari. Jaialdia 19:00etan hasiko da eta laugarren partida izango da eurena.
Aurretik, alebinen eta infantilen mailako eskuz banakako Gipuzkoako txapelketako banakako partidak jokatuko dituzte Orioko pilotariek. Alebinen bigarren mailan, Orioko Goikoetxeak Epleko Minguez kontra neurtuko ditu indarrak; infantilen bigarren mailan, berriz, Orioko Amilibiak Gaztelekuko Izagirre izango du aurkari, eta Orioko Sukiak Epleko Larra.
Gainontzekoek, kanpoan jokatuko dituzte dagozkien neurketak.