Orioko Zaharren Babeslekuak bazkaria antolatu du biharko, Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatzeko. Berez, urriaren 1a izan zen egun seinalatua, baina bihar egingo dituzte ospakizunak.
12:00etan meza izango dute Orion, eta ondoren, autobusetan joango dira Errasti sagardotegiraino. 13:00etan eta 13:30ean aterako dira autobusak herritik, errepide nagusian dagoen geltokitik. Denak juntatutakoan, 14:00ak aldera hasiko dute bazkaria. Itzulerako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.