Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek, eta etxean jokatuko dituzte lau partidak.
Atzo, osteguna, hirugarren mailako gomazko paletako bi neurketa jokatuko zituzten, 19:30ean hasita. Aurrenekoan, Esoainek eta Contrerasek Zumarragako Beloki bikotea izango zuten aurkari; eta bigarrenean, Lizasok eta Aldalurrek Azpeitiko Ilunpe 2 bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak.
Gaur, ostirala, Illarra eta Murua Mutrikuko Danok Bat 1 bikotearen aurka lehiatuko dira, horiek ere hirugarren mailako gomazko paleta modalitatean, 19:00etan hasita.
Bihar, ostera, eskuz binaka, Orbegozo eta Aranalde ariko dira Errenteriako Eple bikotearen kontra, 17:00etan hasiko den neurketan.
Errendimenduko alebin eta infantil mailetako pilotariek ere asteburu honetan ekingo diote banakako Gipuzkoako Pilota Txapelketari.