Datorren larunbatean egingo da Orioko XXVI. Surf Txapelketa

Iñigo Gaiton

09:00etan hasiko da txapelketa, eta egun osoan zehar egingo da. Zabalik dago izen ematea dagoeneko.

Orioko Surf Taldeko zuzendaritzak azaldu duenez, hilaren 9an egingo da aurtengo surf txapelketa, larunbatarekin. Ondo bidean, txapelketa guztia egun bakarrean egitea aurreikusten dute.

Lau sailetan banatuta jokatuko da lehiaketa: Open, Neskak, Sub16 eta Bodyboard.

Izen emate epea irekita dago dagoeneko, eta OSTren hondartzako lokalean, Itziar Kirolak dendan edo Ttipi Ttapa dendan egin daiteke inskripzioa. 5 euroko kostua izango du, eta ordainketa txapelketaren egunean egin beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide