XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadako Espainiako pailazorik ezagunena izan zen Ramon Alvarez Escudero Ramper. Zirkua osatu zuen, filmak grabatu zituen eta marrazki bizidunak ere egin zizkioten Errepublika garaian, baina 36ko Gerraren ostean, zentsura tarteko, bere akabera etorri zen.
Haren izpiritua berpiztu eta antzokietara nahiz zirkuetara eraman asmoz, Juan Paños madrildarrak ikuskizun berezia osatu du, Imanol Ituño bilbotarraren zuzendaritzapean. Gure Zirkuaren bitartez, Orion ikusteko parada izango da astelehen honetan, hilaren 23an, 22:00etan.
Sarrerak salgai daude Gure Zirkuaren webgunean, 14 euroan.