Saltokiak kalera atera dira gaur Orion

Karkara

Stock azoka egiten ari dira gaur Orion, Arkupe merkatarien elkarteak antolatuta. Lehen orduetatik mugimendua izan da Endaia plazan jarritako postuen inguruan.

Herriko saltokiak kalera atera dira gaur Orion, Arkupe merkatari elkarteak Endaia plazan antolatutako Stock azokari erantzuten. Eguraldi ona lagun, mugimendu handia izan da goiz partean, eta egindako salmentekin eta denden inguruan sortutako giroarekin pozik agertu dira dendariak. 

Iluntzera arte jarraituko du azoka honek, 20:00ak arte, hain zuzen. Oriotarrek eta herritar hurreratzen diren bisitariek izango dute oraindik ere saltokiek kalera ateratako produktuak ikusi eta, nahi izanez gero, erosteko aukera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide