Passepartout boskotea zenak aurreko urtean ekin zion ibilbide berriari, Bulego izenpean. Pop musika lantzen du Azkoitiko taldeak, euskaraz. Ostiral honetan, uztailaren 30ean, Orion arituko dira: herriko plazan eskainiko dute kontzertu bat, 20:00etan hasita.
Doakoa izango da sarrera, eta ez da aldez aurretik gonbidapen-txartelik lortu beharko. Udalak jakinarazi du aulkiak jarriko dituztela plazan, segurtasun distantzian mantenduta, eta horietan eserita entzun beharko dela emanaldia.