Euskararen gaineko errefortzu eskolak ari dira hartzen herriko bi ikastetxeetako umeak

Iñigo Gaiton

Udalaren ekimenez sortu dira udako errefortzu-eskolak, eta AEKren laguntza dute.

Uztailean zehar, herriko haur talde bat eskolak jasotzen ari da, euskara-maila indartzeko helburuarekin. Astean hiruna saio egiten dituzte, lauko taldeetan banatuta.

Oinarrizko komunikaziorako tresnak eskuratzen ari dira batzuk, besteak haien maila hobetzen; euskara hobetzeaz gain, euskal kulturaren erreferentziak ere ari dira barneratzen, musikaren eta jolasen laguntzarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide