Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen atzo, larunbata, Legutioko uretan. Orio Arraunketa Elkarteak infantilen eta beteranoen kategorietako zazpi ontzi aurkeztu zituen hitzordura, baita emaitza bikainak erdietsi ere. Guztira, bost dominarekin itzuli dira Oriora: urrezko eta zilarrezko bana, eta brontzezko hiru.
Urrea lortu du infantil mailako gizonezkoen zortzikoak, zilarra beteranoen mailako bakarkako skiff batek, eta brontzea infantil mailako gizonezkoen skull bikoitzak, maila bereko lauko skullak eta infantil mailako emakumezkoen laukoak.
Datorren asteburuan Gironan izango dira bi maila horietako arraunlariak, Espainiako Txapelketan. Estropada horrekin amaituko da aulki mugikorreko denboraldia.