Jon Carazok eta Imanol Garmendiak zilarra lortu dute Espainiako txapelketan

Iñigo Gaiton

Orio Arraunketa Elkarteak 18 ontzi aurkeztu ditu Legution egin den aulki mugikorreko txapelketara. Horietatik 14 finaletarako sailkatu dira.

Ostiralean hasi eta gaur arte, Espainiako aulki mugikorreko txapelketa jokatu da Legution (Araba). Orio Arraunketa Elkarteko 18 ontzi izan dira lehian, eta horietatik 14k gaur jokatu dituzte azken estropadak, finalen egunean. Horien artean, Jon Carazok eta Imanol Garmendiak lortu dute emaitzarik onena: seniorretan bigarren sailkatu dira, lemazainik gabeko bikoan, eta zilarrezko dominarekin itzuli dira etxera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide