Iratz Urkizuk estreinako kontzertua eman du Arraunetxen

Iñigo Gaiton

Ostiral arratsaldean, argitaratu berri duen 'Iratz' diskoko abestiak jendaurrean aurkeztu zituen Iratz Urkizuk. Arraunetxen izan zen kontzertua, eta aretoa beteta zela abestu zituen bere abestiak estreinakoz publikoaren aurrean. Taldeak lagunduta jardun zuen Urkizuk, eta azaldu duenez, gozatua hartuta eta aho zapore onarekin bukatu zuen emanaldia. Argazkiak: Mikel Taboada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide