Zaborra kalean botata

Karkara 2021ko eka. 13a, 08:54

Munto eremuan bizi den herritar batek bidali du irudia. Ostiralean atera zuen argazkia, baina azaldu du askotan egoten dela kalea zikin-zikin zenbaitek zaborra edukiontzien inguruan uzten dutelako.

Munto eremuan bizi den oriotar batek honako argazki hau bidali du KARKARAra, bere kalean zaborrarekin duten arazoa azaltzeko. Antza denez, askotan aurkitzen dute auzotarrek zaborra edukiontzien kanpoko aldean botata. "Ostiralean atera nuen argazkia, baina askotan zikin-zikin eginda egoten da kalea, zenbaitek zaborra edukiontzien inguruan uzten dutelako, baita kristalezko ontziak zuhaitz ondoan ere", azaldu du Orioko bizilagunak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide