Herriko Plazako eta Aritzaga kaleko estoldak eta hodiak garbituko dituzte astelehen eta astearte goizean

Karkara

Astelehen eta astearte goizean egingo dituzte garbiketa lanak, 06:00etatik 09:00etara, herritarrei eta inguruko establezimenduei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.

Herriko Plazan, Endaia plazan eta Aritzaga kaleko obrak bukatu dituzte, eta Orioko Udalak jakinarazi du instalatu diren estolda eta hodi berriak garbitu behar dituztela, "obraren eraginez sortutako zakarrak eta hondarrak erretiratzeko eta instalazioa behar bezala funtzionatzen uzteko".

Astelehen eta astearte goizean egingo dituzte garbiketa lanak, 06:00etatik 09:00etara, herritarrei eta inguruko establezimenduei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Hala, garbiketa-kamioia ibiliko da inguru horretan eta zarata sortuko duela ohartarazi dute udaletik. Aldez aurretik, barkamena eskatu du udalak sor daitezkeen eragozpenengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide