Irudietan: Ezohiko estanpa eskaini dute estropalariek moilan egindako aurkezpenean

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 11a, 19:28

Desberdina izan da aurten Orio Arraunketa Elkarteak urtero egin ohi duen aurkezpena. Errioan agertu dira elkarteko adin desberdinetako arraunlari eta entrenatzaile guztiak, eta zaleekin bat egiteko aukera izan dute.

Orio Arraunketa Elkarteak aurtengo estropalarien aurkezpena egin du arratsaldean. Normalean plazan izan ohi da ekitaldia, baina distantziak gordetzeko eduki zitzaketen zailtasunak tarteko, ez dute modurik izan adin guztietako 170 arraunlariak lehorrean aurkezteko.

Hala, enbarkazioak hartu eta uretara jo dute guztiek, eta seiak eta erdiak aldera moilaren parean juntatu dira, ezohiko irudia eskainiz. Bozgoragailuetatik banan banan aurkeztu dituzte estropalari guztiak, eta zaleen igurtzia jasota Arraunetxera itzuli dira batzuk; besteek, entrenatzen jarraitu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide