Bi positibo izan dira Orion azken orduetan

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 8a, 13:14

293,54ko tasa du Oriok gaur gaurkoz, eta eremu horian dago. Aian ez da positiborik izan, eta eskualdean 12 kasu positibo atzeman dira denera. 

Eusko Jaurlaritzak duela minutu gutxi eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta dokumentu horren arabera, atzo egindako frogetan bi kasu positibo detektatu dituzte Orion. Eremu horian dago herria, 293,54 tasarekin. Aian, aldiz, ez da positiborik izan, eta 50,38 da hango tasa. 

Eskualdean 12 positibo izan dira guztira, eta erdiak Azpeitian detektatu dituzte, sei.Intzidentzia tasa 335,09tik 354,80ra igo da herrian, eta eremu laranjan jarraitzen dute. 

Aizarnazabalen (130,04), Azkoitian (492,36), Errezilen (161,03) eta Zarautzen (167,05) kasu positibo bana izan da. Azken egunetako positibo kopururik baxuena izan dute Azkoitian, baina herriak eremu gorrian jarraitzen du. Zarautzek, berriz, eremu horian. 

Beizaman (0), Getarian (70,67), Zestoan (77,04) eta Zumaian (254,40 tasarekin eremu horian) ez da kasu positiborik atzeman.

243 positibo Hego Euskal Herrian

Osakidetzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 10.211 froga egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietan 243 positibo detektatu dira. Araban 21 atzeman dituzte, Bizkaian 107, Gipuzkoan 70 eta hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean hiru. 

Erietxeen egoerari dagokionez, azken orduetan 32 pertsona ospitaleratu dira Osakidetzaren mendeko ospitaleetan, eta denera 127 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 84 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide