Jokin Bellido Euskadiko txapeldun izan da 1.500 metroko proban

Iñigo Gaiton

4:08:67 denborarekin gailendu zen Bellido Euskadiko txapelketako B finalean.

Orioko korrikalariek beste emaitza bikain bat lortu dute asteburu honetan ere. Atzo, igandearekin, Jokin Bellidok urrezko domina irabazi zuen Euskadiko txapelketako B finalean. 4:08:67 denbora eginda helmugaratu zen Kamel Ziani Atletismo Taldeko korrikalaria, eta segundo eskaseko aldea atera zion bigarren sailkatuari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide