Lekeitioko gizonezkoen 42. eta emakumezkoen 10. banderen estropadak jokatu dituzte gaur goiz-eguerdi partean hainbat euskal traineruk, asko eta asko goiko mailetan lehiatzen direnak, denboraldi berrirako test moduan baliatuta. Orio Arraunketa Elkartea bi ontzirekin aurkeztu da hitzordura, eta zapore gazi-gozoarekin geratu da.
Gozoarekin, emakumezkoek aurreko bi urteetako dinamikarekin jarraitzen dutelako, beraien arraunketa serioa eta dotorearekin, eta denboraldi-aurrea garaipen batekin hastea beti ematen duelako konfiantza handia. Lekeition, Donostiarra eta Hondarribia baino gehiago izan dira, 9 eta 13 segundoko aldea atera diete, eta bandera irabazi dute.
Gizonezkoak azken txandan aritu dira, Hondarribia, Zierbena eta Urdaibairekin batera, baina haizeak arrotz jo du estropadan zehar, eta gorabeherak egon dira. Azkenean, oriotarrak laugarren izan dira, baina aurreko txandan aritu den Donostiarrak denbora hobea egin duenez, bosgarren bukatu du sailkapenean. Gazia, beraz, alde horretatik. Edonola ere, liga uztailean hasiko da, eta oraindik hilabete dago eskifaia puntuan jartzeko.
Gure neskak lehen postua lortu dute lekeitioko estropadan mutilak aldiz bosgarren geratu dira pic.twitter.com/31M9S1bcCp
— Orio AE (@CRO_OrioAE) June 6, 2021
Emakumezkoen sailkapena
1. Orio AE 11:38,50
2. Donostiarra 11:47,95
3. Hondarribia 11:52,03
4. Tolosaldea 11:57,67
5. Donostia Arraun Lagunak 12:05,65
6. Zumaia 12:13,19
7. Ondarroa 12:23,75
8. San Juan 12:24,97
9. Hibaika 12:31,86
10. Deusto 12:35,12
11. Lekittarra 12:56,57
Gizonezkoen sailkapena
1. Hondarribia 21:25.08
2. Zierbena 21:31,03
3. Urdaibai 21:38,84
4. Donostiarra 21:49,11
5. Orio AE 21:59,19
6. Getaria 22:06,36
7. Ondarroa 22:13,78
8. San Pedro 22:18,33
9. Kaiku 22:29,96
10. Lekittarra 22:34,84
11. Zarautz Gesalaga Okelan 22:43,85
12. Portugalete 22:46,65
13. Deusto 22:55,95
14. Busturialdea 23:12,68