Hamahiru domina eskuratu ditu Orio AEk Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Maria Maya Manterola

Orio AEko 20tik gora ontzi izan da goizean Legutioko uretan jokatutako estropadan. Emaitza bikainak erdietsi dituzte; bost urrezko domina eta zilarrezko eta brontzezko launa ekarri dituzte.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da gaur, larunbata, Legutioko uretan. Orio Arraunketa Elkarteak 20tik gora ontzi aurkeztu ditu hitzordura, eta emaitza bikainak eskuratu dituzte. Guztira, hamahiru dominarekin itzuli dira Oriora: bost urrezko, eta zilarrezko eta brontzezko launa. 

Bihar, igandea, hitzordu garrantzitsua izango dute Orio AEko arraunlariek: Lekeitioko Traineru Test Estropadak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera.

Ikusi gaurko sailkapena hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide