Sinergia Orio eskubaloi taldeak Espainiako Sektoreko Txapelketa jokatuko du astebruruan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 3a, 15:01

Bartzelonan izango dute hitzordua asteburuan Sinergia Orio taldeko kideek. Bihar arratsaldean bertan jokatuko dute lehen partida, Nafarroako Uharte taldearen aurka.

Ikasturtea amaitzen ari bada ere, Orio Eragin eskubaloi klubeko jokalariek partidak jokatzen jarraitzen dute. Asteburu honetan, esaterako, kadete mailako taldeek hitzorduak izango dituzte. Hain zuzen ere, Sinergia Orio taldeak Espainiako Sektoreko Txapelketa jokatuko du Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Ostiral goizean aterako dira herritik, eta egun bertan, arratsaldean, partida jokatuko dute Nafarroako Uharte taldearen aurka. Larunbatean, Lanzaroteko Tahiche taldea izango dute aurkari eta igandean, berriz, Sant Joan Despi, etxeko taldea. Orio Eragineko arduradunek nabarmendu dute, "nahiko talde zailak" egokitu zaizkiela aurkari. "Bi taldeak duela bi urte Espainiako Txapelketan infantil mailako bost onenen artean sailkatu ziren. Dena dela, txapelketaz gozatzera eta gure mailarik onena ematera goaz", adierazi dute.

Bestetik, kadete mailako Neolith Orio taldeak ligako azken partida jokatuko du igandean, 11:15ean, Karela kiroldegian, Astigarraga Gys Sport Elgoibar taldearen aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide