Jon Azkue izango da Bidasoaren kapitaina aurrerantzean

Iñigo Gaiton

Bidasoa Irun taldeak ekitaldia egin zuen astelehenean Artelekun, denboraldiari itxiera emateko. Historian lehen aldiz, publikoki egin zuten taldeko kapitainen arteko eskualdatzea, eta Jon Azkuek besokoa jaso zuen Iker Serranoren eskutik. Orioko jokalariak sare sozialetan azaldu duenez, "ohore handia" izango da berarentzat Bidasoa bezalako "talde historiko" baten kapitain izatea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide