Emakume etorkinen eskubideen inguruko tailerra egin dute asteburuan Orion

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Larunbat arratsaldean, Orioko Kultur Etxean egin zuten tailerra. (Malen Etxea)

Malen Etxea elkarteko Silvia Carrizok gidatu zuen jardunaldia, Orioko Ahalduntze Eskolak antolatuta.

Larunbat arratsaldean, Errealitatea eraldatzen: eskubideak guztiontzat izenburupean tailerra eskaini zuen Malen Etxea elkarteak Orion, Ahalduntze Eskolak antolatuta.  Ulermen prozesu kolektiboak bultzatzea helburu izan zuen jardunaldiak eta Malen Etxeako Silvia Carrizok gidatu zuen. Besteak beste, emakume etorkinen parte hartze aktibo eta informatua bultzatu zuten bertan, etxeetan lan egiten dutenen eskubideen alde egiteko. "Denok ditugu eskubideak, baina ezagutzen ez baditugu edukiko ez bagenitu bezala da", azaldu zuen Carrizok jardunaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide