Orioko kaleak ere zeharkatu dituzte pentsiodunen aldarriek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 28a, 17:01

Pentsio duinen alde Gipuzkoa zeharkatzen ari den bizikleta martxa gaur goizean sartu da eskualdean Zumaiatik, eta Getaria eta Zarautz igaro eta gero (han bazkaldu dute), 16:30ean iritsi da Oriora. Giro ederrean pasa dira herritik bideari jarraitzeko, gora pentsionistak! oihukatuz. Bihar 17:00etan Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko den mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte Urola Kostako herritarrak ere.

IKUSI HEMEN goizeko argazkiak eta bideoa, bizikleta martxa Zumaiatik, Getariatik eta Zarauztik igaro den momentuekin osatutakoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide