Oriok galdu egin du Zarautzen kontra Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia

Iñigo Gaiton

Artxiboko irudia

Zarauzko Zinema pilotalekuan hiru partida jokatu zituzten pilotariek larunbat goizean, eta oriotarrek horietatik bakarra irabazi zuten. Palaz jardun zuten frontoian, gomazko pilotarekin.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelkeataren lehen jardunaldia jokatu zuten Orioko  pilotariek larunbat goizean, Zarauzko Zinema pilotalekuan. Zarautz izan zuten aurkari estreinaneko zitan, eta zarauztarrek jardunaldian gailentzea lortu zuten, hiru partidetatik bi irabazi eta gero. Hauek dira emaitzak:

1. Partida:
M. Contreras (Zarautz) 6
A. Lertxundi (Orio) 20

2. Partida:
U. Urbano - K. Uribarri (Zarautz) 20
Z. Esoain - X. Murua (Orio) 14

3. Partida
A. Landa (Zarautz) 20
U. Illarramendi 6

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide