Orioko Atletismo Taldeak haur eta gaztetxoentzat teknifikazio saioak antolatu ditu uztailaren 5etik 30era. Astelehenetik ostegunera egingo dituzte saioak. Lehenengo, 09:45etik 10:45era, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoen txanda izango da, eta 11:15etik 12:30era 2009tik atzera jaiotakoena.
Bi asteko entrenamendu saioa 60 euro kostako da, eta lau astekoa 110 euro.
Udako atletismo saioetan parte hartu nahi dutenek kamelaitor@gmail.com helbidera idatzi dezakete, edo honako telefono zenbaki hauetara deitu: 699 940 888 (Kamel) edo 665 756 811 (Aitor).