Gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu dira Getarian eta bertan izan dira Orio Arraunketa Elkarteko bi ontzi: absolutu mailako emakumezkoak eta gizonezkoak, hain zuzen ere. Ez dute bandera etxera ekartzea lortu, baina emakumezkoen ontzia bigarren postuan sailkatu da, Donostiarraren atzetik.
Gizonezkoen absolutu mailan Hondarribia izan da azkarrena, eta Orio hirugarren postuan sailkatu da. Federazio Saria, berriz, Getariako ontziak irabazi du.
SAILKAPENA
Absolutu mailako emakumezkoak
1.- Donostiarra 16:29,95
2.- Orio 16:57,94
3.- Hondarribia 17:01,32
4.- Zumaia 17:28,05
Absolutu mailako gizonezkoak
1.- Hondarribia 14:33,20
2.- Donostiarra 14:38,80
3.- Orio 14:46,39
4.- Zumaia 15:30,11
Absolutu mailako Federazio Saria
1.- Getaria 15:05,33
2.- San Juan 15:21,08
3.- Zarautz 15:50,83
4.- Mutriku 16:07,55