KUKUARRI ASTEKO EGITARAUA
Maiatzak 22, larunbata
- 11:00etatik 13:00etara. Mendi lasterketako dortsalen banaketa plazan.
- 16:00etatik 20:00etara. Mendi lasterketako dortsalen banaketa plazan.
- 18:30ean. Iker Karrera korrikalariaren Bidea ipar liburuaren aurkezpena Arraunetxen. Aurretik Dani Sagastumek egindako dokumental laburra proiektatuko da. Bertan izan nahi dutenek aurrez gonbita hartu beharko dute kultur etxean.
Maiatzak 23, igandea
- 09:30ean hasita, Talai Mendi Trail lasterketa.
Maiatzak 26, asteazkena
- 17:00etatik 19:00etara. Slackline Munto eremuko parkean (Tirolinako parkea).
Maiatzak 28, ostirala
-19:00etan hasita, Mendi Film emanaldia Arraunetxen. Honako film hauek emango dituzte: Aterpean Ateri, The WURL eta Into the Canyon. Gonbitak datorren asteartetik aurrera egongo dira eskuragarri kultur etxean.