Asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatuko da Getarian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Gaur arratsaldean, sailkapen estropadak jokatuko dituzte, eta bihar eguerdian finalak.

Batel denboraldia amaituta, trainerillen liga jokatzen ari dira Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko arraunlariak. Asteburu honetan, esaterako, hitzordua izango dute Getarian, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatuko delako. Gaur arratsaldean, sailkapen estropadak jokatuko dituzte 16:30ean hasita, eta bihar eguerdian, berriz, finalak, 11:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide