BIDEOA: "Esango nuke itsasoa nire sormen prozesuaren abiapuntua izan dela"

Mireia Galarza

Iñigo Manterola oriotarrak sortutako 'Hitzordua' lana inauguratu zuten atzo Getarian.

Itsasoan galdutakoen omenez egindako eskultura da eta artistak nabarmendu du itsasoa garrantzitsua izan dela beti bere bizitzan. "Nire aita, aitona eta osaba arrantzaleak ziren eta izebak saregileak. Birraitona, berriz baleak arrantzatzen ibiltzen zen, eta Orion estudioa izan nuenean, ibaiaren aurrean nuen. Esango nuke itsaso nire sormen prozesuaren abiapuntua izan dela".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide