Balearen Egunerako Arkupek antolatutako ginkanaren saridunak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 15a, 10:07

Arkupe Elkarteak merkatarien ginkana antolatu zuen Balearen Egunaren bueltan, eta atzo iluntzean egin zuten zozketa. Saridun bakoitzak ginkanan parte hartu duten negozioetan gastatzeko 200 euroko erosketa bonu bana irabazi du.

Honako hauek dira saridunak:

- Nagore Uranga
- Jero Irastorza
- Ainhoa Urdangarin
- Jesus Mari Arruti
- Juan Luis Goikoetxea Garatei.

Arkupe elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete ginkanan parte hartu duten herritar guztiei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide