Maiatzaren lehen asteotan merkatarien ginkana antolatu dute Arkupe elkarteko kideek, Balearen Egunaren bueltan, Orioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gaur, maiatzak 14, Balearen Egunean, emango diote bukaera ekimenari, eta zozketa egingo dute saridunak zein diren ezagutzeko. Hasiera batean, zozketa publiko egitea zen merkatari elkartearen asmoa, baina eguraldi txarra dela eta, beren lokalean egitea erabaki dute. Guztira, 200 euroko bost erosketa-bonu zozkatuko dituzte, ginkanan parte hartzen duten negozioetan gastatzeko.
Bihar jakinaraziko du KARKARAk saridunen zerrenda.
Parte hartzeko azken eguna
Oraindik ginkanak parte hartzeko aukera dute herritarrek. Horretarako, ginkanan parte hartzen duten herriko establezimenduetako batean kontsumitu behar dute bezeroak txartel bat jasoko du, sei zigilu jotzeko tokia duena. Sei establezimendu desberdinetako zigiluak lortu beharko ditu kontsumitzaileak eta bere txartela zozketan sartuko da.
Hona hemen ginkanan parte hartzen duten merkatarien zerrenda.