'Loditasuna politikoa da' hitzaldia izango da igandean Etxeluze gaztetxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Lodifobiari buruz egin duen ikerketaz jardungo da solasean Irati Garcia, igandean, 17:30ean hasita.

Irati Garcia gizarte langile, ikertzaile eta feminismo lodietan adituak hitzaldia eskainiko du igandean Orioko Etxeluze gaztetxean, 17:30ean hasita. Lodifobiari buruz egin duen ikerketa izango du hizpide Garciak. Gaztetxeko kideek hitzaldian parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide