Orio Eraginek lauko finaleko lehen partida jokatuko du bihar, eta Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango da

Iñigo Gaiton

Euskadiko txapelketako lauko finala jokatuko du Sinergia Orio eskubaloi taldeak. Ostiral, larunbat eta igandean izango dituzte norgehiagokak.

Orio Eragin Eskubaloia elkarteko kadeteek Euskadiko txapelketako finalak jokatuko dituzte bihartik igandera bitartean. Sinergia Orio taldeak Eibar, Aloña Mendi eta Kukullagaren kontra neurtuko ditu indarrak, eta partida guztiak Orion izango dira. Izurriaren ondorioz publikorik gabe egingo direnez, Internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera emango dute, kanal honetan.

Ostiraleko partida 19:30ean izango da, larunbatekoa 18:30ean eta igandekoa 12:30ean.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide