Pilota ikastaroak antolatu dituzte haurrentzat uztailerako

Iñigo Gaiton

Orio Pilota Elkarteak pilota eskolak emango dizkie 2009tik 2014ra bitartean jaiotako haurrei. Ekainaren 6an itxiko dute izena emateko epea.

Orio Pilota Elkarteak ikastaroak antolatu ditu uztailerako, bi hamabostalditan banatuta. Azaldu dutenez, pilota modalitate desberdinak probatzeko aukera izango da. Hauek dira ordutegiak:

10:00 - 13:00 (2011-2014 jaioak)
11:00 - 12:30 (2009 - 2010 jaioak)

Izen ematea oriokope@gmail.com helbidera edo 619637643 zenbakira idatzita egin behar da. Galdetegi honetan informazio gehiago eskuratu daiteke, eta inskripzioa egiteko aukera ere ematen du.

Ikastaroek 50 euroko prezioa izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide