Orioko Bate Bizkorrak taldeak galdu egin ditu Viladecansen aurkako bi partidak

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 12a, 08:57

OBBko jokalariak, asteburuko partidan.

Asteburuan Katalunian izan ziren Orioko softbol jokalariak, eta ez zuten garaipenik lortu.

Orioko Bate Bizkorrak taldeko softbol jokalariak Kataluniara bidaiatu zuten lehengo asteburuan, Viladecans taldearen kontra indarrak neurtzeko. Ohi bezala, bi partida jokatuta osatu zuten ligako jardunaldia.

Aurrenekoa 12-3 galdu zuten oriotarrek. Partida aldeko markagailuarekin hasi arren, alde handiarekin gailendu zitzaizkien kataluniarrak.

Bigarren partida, aldiz, estuagoa izan zen, eta 3-0 markagailuarekin irabazi zuen Viladecansek.

OBBk azaldu duenez, Ainara Larrazak eta Elena Etxeberriak lan bikaina egin zuten erasoan. Hurrengo jardunaldiari dagokionez, hemendik hiru astera izango da. Bi asteburutan atsedena izan eta gero, Capitalinos taldearen aurka jokatuko dute maiatzaren 29an, Gran Canarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide