Orio Arraunketa Elkarteko kamisetak telefono bidez eskatzeko aukera eman dute

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 11a, 18:00

Ohi bezala, aurtengo denboraldian ere Orio AEk kamisetak banatuko dizkie bazkideei. Berrikuntza modura, aukera eman dute Whatssap bidez erreserbak egiteko.

Aurten ere, Orio Arraunketa Elkarteak kamiseta horiak banatuko ditu bazkideen artean. Azaldu dutenez, telefono bidez kamisetak erreserbatzeko aukera eman dute aurten, inor neurriko kamisetarik gabe geratu ez dadin. Hala, interesatuek 665724610 telefono zenbakira bidaltzeko aukrea dute, Whatsapp bidez, izen-abizenak eta neurria adieraziz. Elkarteak adierazitakoaren arabera, maiatzaren 21a izango da horretarako azken eguna.

Hauek dira eskuragarri dauden neurriak:

Haurrak: 4,8,12,16 urte
Helduak: S, M, L, XL, 2 XL, 3 XL

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide