Realarekin partida gehien irabazi dituzten entrenatzaileen artean da Imanol Alguacil

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 11a, 16:53

124 partidetan jardun du Imanolek Realeko entrenatzaile modura, eta horietatik 55 irabazi egin ditu. Seigarren postuan da Realararekin garaipen gehien lortu dituzten entrenatzaileen artean.

Imanol Alguacil zifra bikainak ari da lortzen Realeko entrenatzaile modura. Errege Kopa irabazteaz gain, apartak dira partidaz partida lortu dituen zenbaki eta estatistikak. Mundo Deportivo hedabide espezializatuak argitara emandakoaren arabera, Imanolek Realaren 124 partida zuzendu ditu, eta horietatik 55 irabaztea lortu du. Hala, gaur gaurkoz, seigarren postuan dago Realarekin partida gehien irabazi dituzten entrenatzaileen zerrendan. Hau da sailkapena:

1. Benito Daz 192
2. Toshack 158
3. Ormaetxea 15i7
4. Andoni Elizondo 97
5. Harry Lowe 71
6. Imanol Alguacil 55
7. Salvador Artigas 54

Irabazitako partiden portzentaiari erreparatuz gero, hirugarren postuan da Imanol, Benito Diazen eta Alberto Ormaetxearen atzetik.

1. Benito Diaz: 49,61%
2. Alberto Ormaetxea 48,45%
3. Imanol Alguacil 44,35%
4. Harry Lowe 44,09%
5. Raynald Denoueix 41,57%

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide