Orioko emakumeen trainerilla bigarren izan da Getarian

Karkara

Orioko emakumeen trainerilla, Getarian. (Luis Azpeitia/GAE)

Emakumezkoen A ontziak ezin izan zuen larunbateko garaipena berretsi atzo, Getariako uretan. Gipuzkoako Trainerillen Ligako laugarren jardunaldia jokoan, aurkari zuzena duen Donostiarra gailendu zitzaion oso gutxigatik; bigarren ontzia, berriz, seigarren sailkatu zen atzokoan.

Gizonezkoen A taldeak bosgarren egin zuen, Hondarribia jaun eta jabe izan zen estropadan, eta B taldeak, ligatik kanpo, laugarren bukatu zuen bere multzoan; San Juan B nagusitu zen.

Datorren larunbaten ligaren azken jardunaldia jokatuko da, eta ondoren saria banatuko dituzte. Era berean, aipatu estropada Gipuzkoako Txapelketarako sailkapenerako baliagarria izango da. Izan ere, igandean jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako finalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide