Orioko emakumezkoak bikain Hondarribiako trainerilla estropadan

Karkara

Gipuzkoako Trainerillen Ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean, eta emakumezkoetan Orioko A taldea nagusi izan da eta B taldea, berriz, hirugarren sailkatu da.

Gizonezkoen A ontzia, berriz, bosgarren sailkatu da, Donostiarra garaile izan den saioan. B ontziak, bere aldetik, seigarren egin du Federazio Kopako lehian; Donostiarraren bigarren txalupa izan da kategoria horren ere irabazle.

Gaurko estropadan, gogoan izan dute aste honetan lan-istripu baten ondorioz hil den Getariako arraunlari ohia, eta arraunlariek beren aurraunak altxa dituzte zerurantz beraien ontzietatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide