ZOZKETA

Zozketa: Talai-Mendi Trail lasterketarako dortsala zozkatuko du KARKARAk bazkideen artean

Karkara 2021eko maiatzaren 3a

Bazkideek osteguneko eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlearen izena, berriz, ostiralean jakinaraziko da.

KARKARAk Talai-Mendi Elkarteak antolatu duen mendi lasterketarako dortsala zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Interesa dutenek zozketan parte hartu dezakete KARKARAren zozketen atalean,Talai-Mendi Trail zozketan klik eginda. Parte hartzeko bertan eskatzen den informazioa bete beharko dute bazkideek.

Irabazlearen izena ostiralean jakinaraziko da, eta dortsala KARKARAren erredakzioan jaso beharko da.

Oharra: bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Karkarak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide